#ez dut ulertzen euskara
Explore tagged Tumblr posts
guillemelgat · 4 months ago
Text
youtube
Gaurko abestia: "Beruna urre" - Bele
Abesti hau zailagoa izan da niretzat, ez dut asko ulertu, baina horrengatik hitz berri batzuk ikasi dut. Talde berria da, eta oso polita da bere musika, gomendatzen dut. 
Hiztegi berria:
zori - chance, luck
hautatu - to choose, to select
asti - free time
azti - clever, magic
haritz - oak
gupida - compassion, piety
lohi - mud
karramarro - crab
0 notes
quatregats · 2 years ago
Text
Crec que si seguiu amb el No Spanish September a finals de mes ja sabré parlar aragonès i basc
2 notes · View notes
errreerrro · 4 years ago
Text
IRAGANAZ ~ Olatz Otalora, 2020ko urria.
Eremuak Jardunaldiak 2020, Tabakalera Donostia (Z aretoa) 2020ko urriaren 16an.
Hasteko, eta labur esanda,  Ortzi da zerua sei kapituluetan banatutako irrati-eleberria da, 2017an hasi eta 2019an bukatu nuena. “Astoaren dolua”, “Bizkaitut maite”, “Damua”, “Haurrak”, “Ehortu” eta “Harakinaren aitorra” dira, hurrenez hurren, sei kapituluak non Oier Iruretagoiena, Leo Burge, Mar Torre, Myriam Petralanda, Polentzi Garcia eta Joel Englund artistek jartzen duten ahotsa.
Euskarazko jatorrizko testua 2017an idatzi nuen ia bere osotasunean, hurrengo urtera arte bukatutzat hartu ez banuen ere. 19an, moldaketa lanak egiten aritu nintzen eta gutxira grabatu genuen, pasarte batzuk gaztelerara itzuli ostean.
Zati bat jarriko dut orain eta beste zenbait pasarte gehiago hitzaldian zehar.1 audio 00:00 – 02:15
Jatorrizko testu horren izaera zein den konpartitzeko moduak zeintzuk izan daitezkeen  saiatu naiz asmatzen askotan -zuzenean audioa erakutsi gabe ez bada-, kasu bakoitzean elementu bateri edo besteri garrantzia emanaz. Gonbidapena luzatu zidatenean, begiratu nuen ea proiektuaren inguruan zer neukan idatzita eremuak-en web gunerako. Eta honakoa da: “Pertsonaia bakarra duen irrati-eleberria, nork eran ezik, nori eran idatzia; Inesi, alegia.” Polita zatekeen nori forman idatzitakoaren haritik tira egitea, baina gaurkoan beste zerbait esplikatuko dut. Hitzen hurrenkera batek sensibilitate batzuengan narrazioa era dezake, fikzioa eta papereko errealitatea; beste batzuengan ordea, hitz elkarketak, bere horretan duen egituraren islada, konbinazioak eskaintzen dituen hamaika bideak agertuz. Erdibideko ibilbidea izan da nirea, fikzioa eta forma hutsa diren bi leizeen artean bidatzen den bitartea.
Lehenik, maitasun-abesti bat hizkuntza batetik bestera itzultzean, bere baitan inolako maitasun-adierazpenik gordetzen ez zuen maitasun-kanta baten konbentzioa lortu nuen. Gero, maitasun-adierazpena gordetzearen beharra ezin ukaturik, eta konbentzionaltasunaren bidearen lehenengo pausuak emanak banituen arren, egitura eta hitz-multzoak adierazpide bilakatu nituen. Honek, halabeharrez, narrazio bat eraiki zuen, pertsonaia ezberdinen gertakarien sekuentzia batean oinarritzen dena. Hala ere, irudiak eta irudikapen historikoak erabiltzeak historian parte hartzearen ilusioa ematen didan bezala, adierazpide narratiboa den irrati-eleberri honek ez du inolaz ere fabula literario bihurtzeko asmorik.
Berria egunkariaren estilo liburuak esaten duenaren arabera, idatzitakoa “lehenbizikoan ulertzen ez bada, ez du balio, gramatika aldetik zuzena bada ere”2. Ildo berean, Barthesen “Idazkuntzaren zero gradua” euskararatu zuen Juan Garziak zera esan zuen liburuaren hitzaurrean: “gorroto ditut estetika komunikazio-arauaren gainetik jartzen dutenak”3 (15. or). Nik, nobelaren alderdi informatiboa zein den jakiteko molestiarik hartu ez duen honek, eta bai kantetan eta baita poesia irakurtzerakoan ere nahi dudana ulertzeko nahi beste lizentzia hartzen dudan bezalaxe, segurua ez den egia defenditu nahi izan dut, eta narrazioak sortu duen fikzioa eta egiantzekotasuna babestu ere, euskarak dituen baliabide gramatikalekin nola jokatzen den zintzo guztiz ondo jakin gabe.
Idatzitakoan zuzena ez dena ezin liteke nire kasuan estilo deitu, idazkera zuzenaren erroak ez ezagutzearen erresistentzian sortua baita, gehienbat. Nolabait, adierazpiderako baliabide linguistikoen trebaketa moduko saiakera izan zen hasieran, eta poesiaren egitura gogora ekar dezakeen prosa astun eta ez-jarraitua gero.
Idatzitakoa urtebete edo hilabete batzuk beranduago bozgora entzuten hasten zarenean, ordurarte ezktuan zeuden estrategia batzuk agerian hazten dira.
Berriki irakurri dut Miranderen “Haur besoetakoa” eleberria gaztelerara “La ahijada”4 moduan itzuli zenean, jatorriz hirugarren pertsonan idatzita dagoen narrazioa lehen pertsonan kontatzen dela. Ez dut gaztelerazko bertsioa irakurri, baina nolabaiteko gorputz ezezagunen kontrajartzea imajinatzen dut, agian, irakurlea hurbiletik bizi nahi ez dituen ekintzetara behartuz. Hala, figurazio literarioaren mugak eta irudikapen narratiboari ihes egiten diona ikertzera behartuta ikusi dut neure burua audio lanak prestatzerakoan.
Apaizak mezetako ritualetan bitartekaririk eskatzen ez duten pasarteak pertsonifikatzen dituenean mezu edo leloen izaera espiritual eta donetsiak estropeatzen dituen bezalaxe, nik idatzitakoek ez zuten ozen irakurrita inolako zuzentasun formalik. Materialtasun finkorik ez duten pasarte sasi-maitakor eta sasi-elrijiosoek, ahapeka eta handikotasunik gabe otoitz egin behar zuten.
Nolabait esatearren, errepresentazioak duen berriz aurkeztearen baldinzari erreparatuz, baina kopiari edo bertsioari dagozkion beste egia etimologikoak baztertu gabe, badago pasarte bat non Santa Teresak herriak sakrifikatu duen asto bati eskainitako pilare bat eraisteko agintzen duen “ez baitzen ez pilarea galdutako astoaren beharraren duinekoa”. Halakoak izan ziren lehenengo grabaketak eta, hortaz, testu-fragmentu horiek baztertu nituen. Hauek, gazteleraz berridatziak dauden pasarteak dira.
Irrati-eleberri bat dela esaten jarraitzen dut, nahiz eta esan esan egin didaten ez dela irratian zuzenean aurkezteko pieza egokia, “lehenbizikoan ulertzen ez baita”. Nire herriko, Algortako, apaizari askotan entzuten nizkion umetan euskara batua eta bizkaiera zaharra nahasten zituen hainbat fabula, ipuin eta pasarte-erlijioso mezetan, igandero. Amak abesten zituen Oskorri eta Laboaren zenbait pasarteekin pasatzen zaidan bezalaxe, abestu eta errezitatu ditzakedan arren, ez dakit zer esaten duten. Ez nuke jakingo nola idatzi, zer diren hitz eta zer silaba. Batzuk buruz ikasi banituen ere, asko ez nituen ulertu, ulertzeko zerbait bazegoela jakinda ere.
Ongi ala gaixki, ipuinetan eta abestietan ulertu beharreko zerbait egon bazegoen eta nik errepika nezakeen nire egiak baliaturik, beste bati nik somatutakoa kontatuz edo kantatuz, espiritualki edo politikoki lotuko gaituen zerbaiten bila.
Sarrionandiari irakurri nion behin bizitza bigarren mailako errealitatea dela. Eta Miranderi, “ametsa sekula ez zela egintzaren senide izanen”5. Aita besoetakoak “Haur besoetakoa”ri otoi egin behar duelakoan “zein jainkoari, ordea?”6 galdetzen dionean ez dakigu jainko horiek desagertuak direlako hartzailea ezin asma dezakeela, edo kontrara, igorlerik ere ez dagoela ametsak ustelak baitira.
2016. urte aldera, ametsak eta errealitatea egia ezberdinen zurrunbilo batean nahasirik nituen -eta genituen- momentu batean, itzulpengintzaren aldarri berri bati erreparatu nion, errealitate maila ezberdinen eragile izatearena, alegia. Ingeles irakasle izatea ogibide nuelarik, eskoletan praktikan jarri nahi nuen ariketa baten saiaketa egin nuen. Ingelesez, beste batek esandakoa -egia ala gezur-, zintzo errepikatzearen ariketari Reported Speech esaten zaio, kontakizunean, batek edo bestek nork bere hartzen duenean igorlearen figura, nolabaiteko egia-emailearen jarrera hartu beharra baitu, itzulpengintzan gerta litekeen bezalaxe.
Audio sorta bat prestatu nuen zeinetan Natalia Vegasek abesten zituenak Leo Burgek zuzenean itzultzen zituen, printzipioz, arau gramatikalak eta jatorrizko abestiaren letraren autoreak ezarritako irizpide gehienak errespetatzen zituztenak. Leorena da itzulita dagoen testua. Egia dena da, itzultzailearen egiak direla, azken finean, igorle bihurtzen direnak, nahiz eta itzultzaile finek esan itzulpen onena arrastorik uzten ez duen itzultzailearena dela. Ni ez naizenez egiaren jarraitzaile sutsua beti, eta ezin uka dezakedanez arrastoa maite maite dudala, erdibideko bide horretan zabaltzen den lizentzia pertsonalaren bidea aukeratu nuen.7 02:17 – 03:17
“Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak” Joseba Sarrionandiak urteetan zehar euskarara  itzulitako hainbat poema biltzen dituen liburua da, 1983an lehenengoz argitaratu zena. Sarreran, idazleak Harold Bloom kritikariak proposatzen duen teorizazioa azaltzen du. Honen arabera, “lehenengo irakurritako beste poema bati dagokio edoizein poema, eta aurreko beste poeta bati erantzunez idazten dute poeta guztiek. Poetak, irakurriak dituen poemak tratatzen ditu bere poemetan. Bere irakurketa interesatua eta apropos okerra da eta, tradizioaren berrelaborazio zein ukazio gisa, bere kreazioa ezin da errebisio besterik izan, errebisio hitza bertsio edo, zentzu zabalean, traslazio gisa konpreniturik.”8
Alemanen eta Laboak abesten zituen Artzeren poema sorta txikia salbu, eta lehen aipatutako mezetako fabula erlijiosoak barne, ez nuen gaztaroan euskal poesia edo literatura askorik irakurri eskolaz kanpo. Gaztelerara itzuliak ziren atzerriko idazleak ziren gehienak. Eta ez zen izan Marina Tsvietáieva-ren antologia elebiduna9 eskutartean izan arte, nik irakurritakoan hirugarren pertsona baten presentzia sentitu nuela. Itzultzailearena, alegia.
Poeta bati erantzuteko, gehiago egiten du gogoak abileziak baino. Eta abileziaren faltan,  gogoari eman nion lehentasuna, baina hasiera batean bi poeta errusiarren10 euskarazako itzulpena izan behar zuena, irratian maite ez duten irrati-eleberri bilakatu zen.
Lehenengo itzulpena aurretiaz idatzia nuen ipuin labur batena izan zen, beranguago, Oier Iruretagoienak bere ahotsarekin grabatu zuena eta irrati-eleberri honen lehenengo kapitulua dena. Figuratiboki, asto baten heriotzak eragiten du narrazioa osatzen duten gertaeren segida. Eta gainontzekoa, teknikoki atzeraezina den akabera denboran luzatzeak konposatzen du.11  03:21 – 05:04
Gertu nahi ditudan hainbat figura eta gertakizunei omenaldiz beterik dago pieza. Adibidez,
25 urterekin bihozminaz hil zen Gotzon Aleman poeta euskaldunaren “Iraganaz” antologiaren parte den poema bat, “Zure hurbiltze gutiziatsua”, hain zuzen. Nik dakidala, “Iraganaz” da bere olerkiak biltzen dituen antologia bakarra eta, bide batez, hitzaldi honi izenburu ematen diona.
Zenbait historialariren arabera, gainontzeko batailoiek mendian behera abesten zuten “Tapate soldado, tapate, que el culo se te ve” leloak eman zion Requeté antolakuntza paramilitarrari izena, gero, “tapate soldado, tapate, que se te ve el requeté”12 bilakatu zena. Requeteek abesten zuten lelo horren doinua entzun nahiko nukeen bezalaxe, izan izan ditut eleberriko pertsonaiak eta espazioak zuzenean ikusteko gogoa, eta bideo-grabaketa batzuk egin ere. Baina, figura asko erreferentziak izanik, dagoeneko ederki asko munduan existitzen direnak, eta Sarrionandiaren lehen eta bigarren mailako errealitate horien omenez, gauzak diren horretan pakean uztea erabaki dut azkenean. Olerki bat salbu, Teresak astoari abesten ziona:13 05:05 – 05:47
Figurak eta pertsonaiak tratatzeko modu horrek -alegia, literalki materialtasun literalera ez ekartzearenak-, irudi jakin batekiko idolatria deuseztatzen duela uste dut, agertoki bat eraikitzearen alde egina dagoelako, eta ez alegiaren edo parabolaren alde. Formaltasunean datza interes hori, pertsonaien pertsonalizazioan baino gehiago.
Juana de Arco-ren biografian, Vita Sackeville-West-ek14 ez zion garaiko zailtasun eta gatazka politikoei arreta gehiegirik eskaini liburua idazterakoan, haren ustetan bostehun urte pasa eta gero datu horiek adituak eta historian jakitunak diren gutxi batzuentzat soilik interesa izan baitzezaketen (15. orrialdea). Interpretazioa lana baino arinago datorren garai honetan, Vita idazle eta poeta ingelesaren hitzak nireak egin eta ustezko islada eta berifikazio razionalak alde batera uzteko beharrean sentitzen dut nire gogoa. Hala, Santa Teresa, Ines, Astoaren eta Harakinaren arketipoak edota Aitor eta haren aitortza sugeritu ditzaketen tokian-tokiko eta garaian-garaiko forma interpretagarriak ez dira ezer baino gehiago; ez dira geure aita, ama eta gainontzeko aitzindariek jadanik unibertsalitaterik ez dagoelaren aipua ezeztatzen duten gertaera espiritual eta formalak baino gehiago.
Idazkeraren formari eta insistentziari dagokionez, bai hiztegian eta baita esaldien errepikapenetan ere, ekintza ebatzi edo konpondu gabe mantentzearen nahiaren erantzuna dira. Gehienak halabeharrez eta espero gabe agertu ziren irudiak dira, ezagutzen ez nituen hitz eta lokuzioak sarritan erabiltzen nituelako eta hurrengo egunean ez baituen gogoratzen zer esan nahi zuten, bosgarren pasartearen izenburu den Ehortu, adibidez; ehortu ez da ezer, ehortzi da lurperatu, baina antza niretzako ehortu zuzenagoa den itxura zuen eta azkenean biak erabili nituen. Gerora entzun nuen Ibon RG-ren abesti oso eder bat, “non ehortzi duzun giltza”15 esaten duena, eta konturatu nintzen ehortu ez dela ezer. Baina bere horretan utzi nuen.16 05:50 – 06:32
Orotariko Euskal Hiztegiarekin luze jolastu nuen, Elhuyarrekin bezain beste. Irakurle sutsuak zaretenoi biziki gomendatzen dizuedan paseo bat da hau, hitz baten definizioa laguntzeko agertzen diren esaldi eta testuinguraketak irakurtzean, nolabaiteko poema edo ipuin etenak bailiran azaltzen direlako zenbait sarrera, eta disfrutagarriak dira oso, ilustratzaileak diren bezain beste.
Hauek, ñabardura teknikoak eta norberaren baliabide pertsonalen zerrenda bat soilik diruditen arren, hau izan da egitan teknika momentuoro: Funtsean, hiztegian hitz berri bat aurkitu, non jarri erabaki eta itxaron pertsonaiei zer eragingo dien ikusi arte, bai duen esanahiagatik eta baita be, itxuraz, soinuz, izan zezakeen esanahi berriagatik ere. Figura berri bat sartu, itxaron pertsonaiei eta espazioari zer eragingo dien ikusi arte, eta jarraitu. Hain zuzen, marrazketan eta bideo edizioan lan egiten dudan bezalaxe.
Bukatzeko, eta nahiz eta poeta errusiarren euskarazko itzulpenaren proiektu hori inoiz burutu ez dudan,  ez nituen itzulpengintzan saiakera egiteko gogoak ahaztuta eta 4. pasartea den “Haurrak” olerkirako, zuzeneko itzulpen baten tranpantojoa egin nuen Myriam Petralandaren ahotsarekin. Ez dut uste inork itzulpen erreala dela pentsatuko duenik, baina bada daukadan fantasia bat.17 06:36 – 07:06 … 07:08 – 07:41 
Hau izan da dena, eskerrik asko, batez ere audio lanetarako hain prestu eta jator lan egin duzuen artistoi, eta, gaurkoan hona geratu zaretenoi. Eskerrik asko ere eremuak elkarteari diru-laguntza eta gonbidapenagatik.
1Audio 00:00 – 02:15
2 “Perpaus erlatiboak: Oro har, perpaus erlatiboak ez dira egokiak azalpenak emateko, atzeratu egiten baitute informazio garrantzitsuena. Gainera, gehiegikeriaz erabiliz gero, esaldi guztiz artifizialak eta ulergaitzak osatzen dira: irakurleak ezin ulertu du esaldia harik eta bukaeraraino iritsi, dena gaizki ulertu duela jabetu eta bigarren aldiz —gutxienez— irakurri arte.” Iturria: https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/idazkuntza#130
3Garzia, J., Itzultzailearen aitzin-oharra, 15-16 orrialdeak. Barthes, R., Idazkuntzaren zero gradua. 1953,  Seuil, Paris.
4Eduardo Gil Bera idazleak egindako itzulpena 1991. urtean. Originala Jon Mirandek 1959an idatzi eta 1970ean argitara eman zen.
5Mirande, J., Haur besoetakoa, EREIN: Donostia, 2007, 16. orrialdea.
6Ibidem, 109. orrialdea.
7Audio 02:17 – 03:17
8Sarrionandia, J., Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. PAMIELA: Iruñea, 2006 [argitalpen berria], 14. orrialdea.
9Tsvietáieva, M. Antología poética, Poesía Hiperión: 2008 [laugarren edizioa].
10Ajmátova, A.; Tsvietáieva, M. El canto y la ceniza. Antología poética. Debolsillo: Barcelona, 2010.
11Audio 03:21 – 05:04
12Azcona y Díaz de Rada, José M. (1946). Zumalacárregui. Estudio crítico de las fuentes históricas de su tiempo. Madrid: Instituto de Estudios Políticos, pp. 39-41. Iturria: Wikipedia, Requeté artikulua.
13Audio 05:05 – 05:47
14Sackeville-West, V. Juana de Arco. Siruela, S.A., 2020 [lehenengo edizioa 1936]
15Ibon RG, Hil zara I, Hil zara diska, (Repetidor, 2019).
16Audio 05:50 – 06:32
17Audio 06:36 – 07:06 … 07:08 – 07:41
0 notes
marferreis · 7 years ago
Note
Anon from erlier, nik ere badakit euskera baina ingelera nire lehen hizkuntza dela esan daiteke ^-^ miraculous pila bat ere guztatzen zait baina ez dut ezagutzen hemengo inor ikusten duena (god I hope you understood it lol) it feels really wierd to send an ask in Basque omg
BAI, ULERTZEN DIZUT, LASAI EGON. Niri ere oso arraroa egiten zait, egia esateko😂 (gainera, ingelesa eta euskara aldi berean erabiltzen dudanean nahasketa on batekin geratzen naiz). Nire inguruan baita mlb ez da oso ezaguna, (haur txikiak kentzen, noski). Hala ere, akats pila bat egiten ditut euskaraz. Nongoa zara?
0 notes
guillemelgat · 5 years ago
Text
Euskal Herrian nago!
6 notes · View notes