tupust-blog
14 posts
Tupust! deituriko komiki antologiaren atzean, izen bereko kolektiboa dago. Kolektiboa Donostian sortu zen 2016. urtean eta helburu nagusienak dira (1) komikia eta feminismoa uztartzea, (2) egileen arteko komunitate bat osatzea, (3) sare hori baliatu ahal izatea lan/proiektu berriak abiaratzeko zein izan ditzakegun zalantzak partekatzeko eta (4) gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki antologia feministaren argitalpena bera. «Hemen gaude!» esateko. Eta sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Eta egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.
Don't wanna be here? Send us removal request.