Tumgik
aroaarteaga · 4 years
Photo
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Orain arte hitz egin ez dudan gauzaz hitz egin nahi nizueke azkenik. Lehen argazkian jartzen duen bezala faltan botatzea. Ziur nago denek daramagun denbora guzti honetan faltan bota ditugula persona asko. Izan ere, bakoitzak bere egoera du, denak desberdinak. Batzuk familiarekin igarotzen ari dira momento hau, batzuk bakarrik, besteak haien haurrengandik urrun, beste batzuk bere gurasoengandik urrun, etab. Bakoitzak berea du, eta bakoitzak badaki nor botatzen duen faltan. 
Gaur apirilak 28, ez da batere erreza hau, askotan momento edo egun txarretan besarkada baten beharrean gaude, baina hori emango digun pertsona ez dago gurekin eta oso gogorra da. Batzuek egoera honen ondorioz, maite zituzten pertsonak galdu dituzte eta benetan zaila da, ezin baitira haietaz agurtu. 
Ezin ditugu lagunak ikusi, ezin ditugu bikotekideak ikusi, ezin ditugu aiton-amonak ikusi, ezta lehengusuak ere, etab. Ezin gara maite dugun pertsonekin kaletik joan ere, honek asko tristetzen gaitu, baina zaila eta gorrora den arren, egun batean amaituko da. Honen ondoren askoz ere indartsuagoak aterako gara, eta benetan bizitzaz disfrutatzen ikastea espero dut, eta garrantzia ematen benetan duten gauza txikiei, eta ez hainbeste materialari edota diruari. Azken finean, egoera honetan ikasi dugu orain bizirik gaudela baina ez dakigu noiz amaituko den, beraz, disfrutatu egin behar dugu bizitzaz ahalik eta gehien. 
Bereziki maite dugun pertsonez inguratuta!
Amaren eguna ere igaro da, egoera honetan, eta persona askok beraien amekin ospatu ahal izan dute, baina beste askok ez dute aukera eduki. Batzuk urruti dutelako eta besteek galdu egin dutelako. Horregatik zoriontsuak izan behar gara dugunarekin, gu beste pertsona asko baino zortea handiagoa dugu gauza batzuetan eta horiek balorean jarri behar ditugu. Denek dugu gure bizitza, gogorragoa edo errezagoa baina denak zoriontsuak izan behar gara dugunarekin, munduan gu baina zorte gutxiago duten pertsona asko baitira. 
Beraz, amaitzeko asko gustatuko litzaidake egoera honetatik denok ikasita ateratzea eta benetan garrantzitsua dena kontutan hartzea eta hortaz baliatzea. Gauzak zentzuz eta errespetuz ere egiten ikasi behar ditugu, ez soilik guregan pentsatuz, baizik eta besteei eragin diezaiekela ere pentsatuz. 
Hemendik pertsona hobeak izaten ateratzea espero dut. Bitartean pazientzia eta animo asko denei, argia ikusten hasiak garelako, baina denen laguntza eta konpromisoa beharrezkoa izango da hau amaitzeko. 
0 notes
aroaarteaga · 4 years
Photo
Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Martxoak 29, kaleak hutsik daude, denak etxean egon behar baitugu. Zein tristea den lehen bizitasunez beterik zeuden kale eta lekuak erabat hutsik ikustea, hildak egongo balira bezala. Orain konturatzen hasten gara benetan bizitzen ari garenaren garrantziaz. 
Ez dakigu noiz aterako garen hemendik, eta jada askok irteeran ez dugu argirik ikusten eta dena laino artean balego bezala bizitzen dugu. 
Beldurra jada oso nabaria da eta asko zabaldu da pertsonen artean, ezjakintasuna ere hortxe dago, ez dakigu noiz amaituko den, ez dakigu gu ondo garen, ez dakigu gure etorkizuna nolakoa izango den, ez dakigu lanera bueltatuko garen, etab. 
EZ DAKIGU EZER!
Egunak jada, oso luzeak egitean dira, lehen asteetako energia hori gutxitzen dijoa eta jada ez dugu indarrik ezta gogorik ere, kirola egiteko, gustatzen zaiguna egiteko, bidaltzen dizkiguten lanak egiteko, ezta maite dugun pertsonekin bideodeiak egiteko. Gure buruak airea behar du, indarberritzeko, ateratzeko beharra du, baina hori oraindik urruti geratzen da. Baina aurrera egin behar...
Denetariko egunak daude, onak, ez hain onak edota txarrak. Baina hau  oso ohikoa da, hainbeste denbora egonda bizitza geratu egin dela pentsa genezake, baina ez, bizitzak aurrera egiten du eta guk ere egin behar dugu berarekin bat. Ez da erreza baina saiatu behar gara ahaleginak eginez. Sentitzen duguna onartu behar dugu, egun batzuk pozik egongo gara eta beste batzuetan triste, eta ez da ezer gertatzen, hori onartu behar dugu eta horrekin aurrera egin, izan ere, egunak 24 ordu ditu. Gaur egun txarra bada onartu eta listo bihar beste egun bat izango da, eta denak ez dira txarrak izango noski. 
0 notes
aroaarteaga · 4 years
Photo
Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Martxoak 21, udaberria badator, baina guk oraindik ezingo dugu hortaz gozatu, oraindik ere etxean geratu behar dugulako, eta esaten denagatik 2 astez luzatuko da hau, izan ere, martxoak 27an bukatzekoa zen, baina gauzak dauden moduan egonik ezingo da horrela izan. 
Nik udaberrian pentsatzean beti tulipak etortzen zaizkit burura, horiek udaberriarekin batera loratzen baitira. Zer polita den udaberria, eta ohartzen ari naiz ez genuela hortaz disfrutatzen. Izan ere, uste dut, bizitzan eskura genituen plazer askoz ahaztuta geundela. Baina sare sozialetan ikusten ari naizenez, egonaldi hau hortaz ohartarazten ari da jendea. Jada melankonia nabaritzen hasita baitago, plazer txiki hauetaz ezin baitugu gozatu libreki. 
Ni zorionekoa naiz, eta zortea daukat, izan ere, ni ez naiz pisu batean bizi, eta zelai zabal bat duen etxe batean bizi naiz. Beti pentsatu dut zorionekoa nintzela dudanagatik, baina horrelako momentuek daukazuna benetan balioestea egiten dute. 
Baina uste dut hau bizitzen ari garen guztioi gertatzen ari zaigun zerbait dela, izan ere, denok ari gara balio erantsi bat ematen dugunari. Beraz, ikasi dezagun, gauza materialak ez direla garrantzitsuak. Benetan garrantzitsua inguratzen gaituzten pertsonak eta disfrutatzen ez genuen askatasuna eta honek oparitzen dizkigun plazerrak. 
0 notes
aroaarteaga · 4 years
Photo
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Lehen argazkiak dioen bezala aldaketen garaia izango da hau, oraindik ez dakigu oso ondo zer den gertatuko dena. Baina martxoak 14an gaude,  eta jende guztia maskarila eta gela erosten erotzen ari da, nora goazen jakin gabe, zer gertatuko den ez dakigula. Hasieran gaude oraindik eta ezjakintasunak urduritasuna eta beldurra eragiten badigu ere, oraindik ez gara asko larritzen. 
Martxoak 15, Espainiako gobernuak alarma garaia ezarri du, eta beraz, ezin dugu etxetik atera, baina printzipioz honek soilik, 2 aste eramango dizkigu gure bizitzatik. Pentsatu genezake denbora honi etekina atera diezaiokegula, denbora faltagatik egiten ez ditugun gauzak egiteko, adibidez. 
Martxoak 17, jada eskola edota unibertsitateetatik lanak bidaltzen hasiak dira, eta ez gutxi gainera, etxean gaudenez pixka bat aprobetxatu egiten dira. 
Bitartean gu hasiak gara, lagunarteko edota familia kideekin bideodeiak egiten eta oraingoz dibertigarriak eta oso erosoak izaten dira. Gainera etxean egoteaz gain, askok gure kirol errutinak egiteari ez diogu utzi eta egunero entrenamendua egiten dugu, honek ere egonaldia hobeto eramaten laguntzen digulako. Guretzako denbora ere hartzen dugu, irakurtzeko edo gustatzen zaiguna egiteko eta gure irudia zaintzeko ere. 
Horrela esanda ez dirudi desatsegina egiten ari denik, beraz, disfrutatu denboraz eta sentitu! Honek aldaketa garai bat suposatzen duelako, eta aldaketa gure baitan hasi behar delako, bestela ez du inongo baliorik izango aurrerantzean. 
0 notes
aroaarteaga · 4 years
Photo
Tumblr media Tumblr media
Martxoak 12, gaurkoan berri bat jaso dugu eskolan, gaurko eguna izango baita azkena denboraldi batean, eta oraindik ez dakigu igaro beharko dugun guztia. Jada iritsi zaizkigu supermerkatu hutsen argazkiak eta denak urduritzen hasi gara, horregatik adierazi nahi izan dut paperaren bitxitasuna, izan ere, arrazoi ezezagun baten ondorioz dendak paperik gabe geratzen ari ziren.  Baina ezin jakin bakoitzari burutik pasatzen zaiona horrelako egoera ezezagun batean eta ezjakintasunean. 
0 notes